Bask_Ayous_Film-27.JPG

Pertsonengatik eta planetarengatik

Jantzi sinple batzuk baino askoz haratago goaz. Gure arropa eta arropa hau ekoizten dituzten pertsonak errespetuz tratatuak dira eta aldi berean, hauek beraien ingurumena errespetatzen dute. Moda industriak suntsitu duen guztia birsortuko dituen praktikak erabiltzeko konpromezua hartzen degu, ingurumenean dugun inpaktua gutxituko dugularik eta lan egiten duguneko komunitateetan eragin positiboa eskeintzen dugularik. 

Urte terdi igaro da Asiarako bidaia hasi genunetik. Bidaia honek, munduko bigarren industria kutsakorrenak pertsona eta planetarengan zer nolako eragin dituen ezagutzen lagundu gintuen. Bidean akatsak izan ditugun arren, oso harro gaude sortutakoaz, aitzindariak izan bait gara gardentasuna erakusterako garaian eta pertsona asko kontzientziatu dituen errespetuzko komunikazio bat erabiltzerako garaian. Badakigu ez garela inoiz iritsiko %100eneko jasangarritasunera, beti izango ditugulako hobetzeko gauzak, baina Bangladesherako bidaiak eta inguratzen gaituen guztiarekiko dugun konexioak beti gogorarazten zein den hartu beharreko norabidea. 

24Ad.jpg

Gure kompromisoa

Arropa marka bezela dugun konpromezua beti ikasten, esploratzen eta berritzen jarraitzea da. Beti jarriko ditugu pertsonak eta planeta irabazi ekonomikoen gainetik eta hartzen dugun erabaki bakoitzean, bide arduratsuena aukeratuko dugu. Gizarte aldaketarako trensa moduan ikusten dugu moda, gure konprozemua da munduari hau erakustea. 

08759Ad.jpg

Planetarengatik

Krisi klimatikoa momentu larri batera iritsi dela uste dugu. Berotegi efektuaren gasak gutxitzeko, haize eta ur gardenak defendatzeko eta teknologia zikinez desegiteko konpromezurik gabe. Gizarteak, bere osotasunean, suntsitu egingo du planetak bere burua konpontzeko duen gaitasuna. BASK-en zergatietako arrazoi nagusienetariko bat ingurumenaren babesa eta zaintza dira. 

Ekoizpen prozesuko etapa bakoitzak ingurumen inpaktu zuzena du gure planetarengan. BASK-en, ingurumen inpaktu hau gutxitzen saiatzen gara, moda industriagatik suntsituta geratu diren inguruneak birsortuko dituen ekoizpen prozesu bat sustatuz. 

Ekodiseinua

Diseinu hau, produktu bakoitzaren garapen fasean ingurumen irizpideak sartzean datza. Produktuen funtzionaltasun eta iraunkortasuna kontuan izateaz gain, jantzi guztiak material berdinez sortuak dira. Horrela bakarrik lor dezakegu gure jantziak erreztasunez birziklatzea, ehun-hondakinak sortu ez daitezen eta gure estrategia ekoizpen prozesu guztiaren zirkularizazio bateratz begira joan dadin. Horretarako, xehetasun txikienak ere kontuan izaten ditugu. 

Materialak

Kotoi organikoa

Tintagai naturalak

Ehunezko jantzien tindaketa ur garbiagoak kutsatzen duen arrazoi nagusietako bat da. Horregatik, tindagai naturalak erabiltzen ditugu. Hau da, landare edo mineraletatik eratorria. Ez dugu nahi gure arropak jendea eta planeta kaltetzea. Ez dugu apustu egiten tindagai toxikoen alde. Iturri berriztagarrietatik lortzen diren koloratzaileen aldeko apustua egiten dugu.

Justizia klimatikoa

#activismworks

Zientzialariek urteak daramatzate esaten gizateriak inoiz izan duen erronkarik konplexuenari aurre egiten ari garela, gobernuek eta enpresa handiek ez diote jaramonik egin komunitate zientifikoak baieztatutakoari. Gure planeta krisian dago. Bizitza bera mehatxatuta dago. Hala ere, BASKen uste dugu edozein krisialdirekin eraldatzeko aukera dagoela eta guk ere mugimendu horren parte izan nahi dugu.

#systemchangenotclimatechange

Egoera hau aldatzeko ahalegina egiten ari diren jende txiki askoren boterean sinesten dugu. Horregatik jaikitzen gara, egiaren izenean eta kontsumo masiboaren, ekozidiaren eta zapalkuntzaren aurka altxatzen gara; poza, sormena eta edertasuna-ren alde.

06235Ad.jpg

Pertsonengatik

Gure fabrikazio-komunitateko jendeari lan-ingurune ez prekarioak eta konpentsazio zuzena bermatzeko konpromezua hartu dugu. Horretarako, gure produkzio prozesuaren zati bakoitza bisitatzen dugu, gure hornikuntza katearen parte diren pertsona guztiak segurtasun baldintzetan daudela ziurtatzeko. Oso zorrotzak gara gure hornitzaileak aukeratzerako garaian eta hauekin lan egitean, gure balioak partekatzen dituztela ziurtatzen gara eta beraien langileak modu arduratsuan tratatuak izatearen bermea hartzen dugu. 

Pertsonak errespetatzen dituzten ziurtagiri gabeko jantziak

Urtebete igaro dugu kolekzio berria atera gabe. Sakrifizio hau hartzea erabaki genuen gaur egungo moda industriaren arazoari konponbide disruptibo bat ematen ari ez ginela konturatu ginenean. Stanley Stella-rekin lan egiten genuen, “Fair Wear Foundation” bezalako ziurtagiri “zorrotzak” eskaintzen zizkigun hornitzaile bat. Bangladesh-en bigarren abentura bizi ondoren konturatu ginen mota honetako ziurtagiriak ez zirela eragiten ari moda industrian beharrezko aldaketak eta gure balioekin bat ez zetozen jantziak ekoizten ari ginela. BASK-ek, arropa marka jasangarri bat izateagatik behar zuen gardentasun eta trazabilitatea bilatu nahian Bartzelonako hornitzaile batekin jarri ginen harremanetan. Ekoizpenarekin hasi ginen eta ekoizpen prozesu osoa grabatzera joandakoan, oso baldintza eta ingurune ezegonkor eta prekarioekin topatu ginen eta hortaz erabaki bat hartu behar izan genuen: ekoizpena bertan behera uztea, kontuan izanik udazken eta neguko kolekziorik gabe geratuko ginela. Kotxea hartu eta Filipengan izan genuen konfiantza osoa, Portugalen genuen kontaktu bat zen, bere Barcelo-ko enpresa osoa erakutsi ziguna. Ordundik, gure jantziak Portugalen ekoitziak dira, ziurtagiririk gabeko jantziak dira baina pertsonak eta planeta errespetatuko dituzten jantziak dira, behar genuen gardentasun eta trazabilitate hori bermatzen digutenak. 

Proudly Made in 

"Proudly made in 41.5317ºN 8.6184ºO"

image001.jpg

Pertsonengatik

Gure fabrikazio-komunitateko jendeari lan-ingurune ez prekarioak eta konpentsazio zuzena bermatzeko konpromezua hartu dugu. Horretarako, gure produkzio prozesuaren zati bakoitza bisitatzen dugu, gure hornikuntza katearen parte diren pertsona guztiak segurtasun baldintzetan daudela ziurtatzeko. Oso zorrotzak gara gure hornitzaileak aukeratzerako garaian eta hauekin lan egitean, gure balioak partekatzen dituztela ziurtatzen gara eta beraien langileak modu arduratsuan tratatuak izatearen bermea hartzen dugu. 

DSC07665.jpg

Badakigu gauzarik iraunkorrena lokalki eta km0 ekoiztea dela, gure ingurunean lanpostu duinak sortuz eta, beraz, CO2 aztarna minimizatuz. Ekoizpen katea kontrolatzea eta emakume langileen giza eskubideak errespetatzea ere askoz errazagoa da.

Euskal Herriko jantziak Hazlanen egiten dira, Irunen, Lantegian. Birziklatutako oihalen hornitzailea Matex05 da, Bartzelonan kokatua.

"Proudly made in Spain"

Helburu argiekin

"Proudly made in Basque Country"

Badakigu planetarako gauzarik iraunkorrena tokian bertan ekoiztea dela, gure ingurunean lanpostu duinak sortuz eta horrela CO2 aztarna gutxituz. Era berean, askoz errazagoa da produkzio katea kontrolatzea eta langileen giza eskubideak prozesu honetan zehar behatzea.

Gure jantzien zati bat KM0an ekoizteko lanean ari gara, hau da, Euskal Herrian, oso erronka handinahia da, industria honen produkzio prozesuan gure lurraldean aurkitzen ditugun alternatiba eta aukera gutxi ikusita.

"Proudly made in Bangladesh"

BASKek produkzio arduratsu bat izateko modu bakarra lokalki egitea zela pentsatu genuen. Moda industriak jende eta planetarengan duen eragina islatuko zuen dokumental bat filmatzeko Asiara bidaiatu ondoren, ulertu genuen marka gisa Bangladesh bezalako herrialdeetan aurkitzen den gizarte eta ingurumenaren errealitatea aldatzeko ahalmena dugula. Produkzio lokala alde batera utzi gabe, bertan ekoizteko beste modu batzuk daudela erakutsi nahi dugu, Bangladesh-en eraldaketa sozial bat sortzeko tresna gisa erabiliz BASK. 

Ziur gaude Bangladesh-en ekoiztea gauza onuragarri bat dela, ondo egiten den bitartean. Gure produkzio prozesuan gardentasun eta trazabilitate erradikala lortu nahi badugu, lortzen badugu eta badakigu, badakigu hori lortzeko bide bakarra tailer sozial bat sortzea dela, Dhaka-n. Ez gaude zoratuta, egi bihurtuko den proiektua da.

Eredu kooperatiboa sustatzen dugu

DSC08150.jpg

Moda iraunkorrak moda sormenerako, adierazpenerako eta errespeturako espazio gisa ulertzen du. BASKen uste dugu garrantzitsua dela non gauden ulertzea eta testuingurua aztertzea, inguratzen gaituenak ere izan nahi dugunaren mugak ezartzen baititu.

Hori dela eta, ulertzen dugu errentagarritasun ekonomikoa beste edozein aldagairen gainetik nagusi den munduan ezin dugula irtenbide absoluturik sortu. Gure jarduera espazio seguru gisa ulertzen dugu oso sistema prekario honen barruan, non bizitza eta pertsonak erdian dauden.

Espazio horiek sortzeko borondatea ez dela pertsonen ongizatean egon behar, gure ustez sortzen ditugun antolaketa egituretan baizik ez dela uste dugu. Hori dela eta, BASKen parte hartzen duten pertsona guztiak erabakiak hartzerakoan eta sortzen duen aberastasunaren banaketan parte hartzen ez badugu, egingo dugun gauza bakarra egungo eredua beste material batzuekin errepikatzea da, baina helburu berarekin. Hori dela eta, kooperatiba eredu baten aldeko apustua egin dugu maiatzetik, Bask S. Coop gara.

Captura de pantalla 2020-12-23 a las 7.5

Gardentasuna eta Trazabilitatea

Badakigu non ekoizten diren gure produktu guztiak iraunkortasun eskakizun zorrotzak betetzen dituztela ziurtatzeko. Trazabilitatea gure produktuak ekoizten dituzten hornitzaileek eta fabrikatzaileek gure gizarte eta ingurumen arauak betetzen dituztela bermatzeko oinarria da.

DSC09476.jpg
transparencia calcetines esp.png

Ingurumen inpaktuari, gizarte erantzukizunari, kostuen gardentasunari eta trazabilitateari buruzko informazio guztia duzu arropa bakoitzaren produktuaren orrian.

Gehitu zaitez gure komunitatera gure abentura eta istorio guztiak jarraitzeko

  • Blanco Icono de Spotify
  • Blanco Icono de Instagram
  • Blanco Icono de YouTube
  • Blanca Facebook Icono
  • Twitter Icono blanco
  • Blanco Icono LinkedIn
  • whatsapp-blanco