Duela 7 urte hasi zen, albiste batek mendebaldeko komunikabideak berehala inbaditzen dituenean. 2013ko apirilaren 24an, Dhaka, Bangladesheko kanpoaldean, Rana Plaza fabrika konplexua bertako jendez gainezka zegoen, milaka langileek lan egiten zuten bertan.   1.134 gorpu eta 2.000 zauritu baino gehiago izan ziren egun hortan, fabrika birrinketaren ondorioz. 

Horregatik, Asiara bidaia bat egin genuen, ingurumena suntsitzeko eta injustizia sozialaren erantzule den industriaren ezkutuko errealitatea azaleratuko zuen dokumentala filmatzeko helburuarekin, munduko bigarren industria kutsagarrienaren atzean ezkutatzen zena. 

Bidaia honetan ikusi duguna ezin dugu hitzetan azaldu, bat-batean dokumentalaren parte izan beharko lukeen eszena batean konplizeak izan ginen, lan baldintza izugarrietan lan egiten zuen 9 urteko mutil batengana bideratuta genuen gure kamara, gure pribilegiez kontziente ez izanik. 8 ordu baino gehiago aritzen zen mutiko hau lanean eta egunean 2 euro baino irabazten zituen. Hor konturatu ginenean Bask-en ez ginela arazo honi irtenbidea ematen, produkzio lokal batek Bangladesh-eko herritarrak ahazten zituela.

Bidaian zehar, gehien eragin zigun istorioetako bat izan zen. Tristura malko, inpotentzia, amorruz sentitu ginen, arazoa larri ikusi genuenean, baina ez aldiz konponbidea. Baina batzuetan, sistema honetan bete dezakegun eginkizun handia ahaztu egiten zaigu, arazoa sistemikoa da, hori argi dago, baina gauza txikiak egiten dituzten  jende askok mundua alda dezaketela eta janzten dugunaren atzean dagoen errealitate horren aldaketaren parte izan daitezkeen pertsona txiki horietako batzuk izan nahi genuela ulertu genuen.

Dokumenentala zenbait lekutan ikustaraztea lortu dugu eta feedback oso ono jaso ondoren helburu handinahiago baten bila gabiltza, konfinamendua aprobetxatu dugu gidoia berridatzi eta dokumentalaren soinua, bideo kalitatea eta muntaia hobetzera ausartu eta gaur egun ezagutzen ditugun plataforma internazioletaraino iristeko helburua jarri dugu. Horretarako, berriz ere, Asiara bidaia egin behar dugu, beraz egoera hoenen aurrean ez dakigu noiz izango dugun ikusgai. 

Gehitu zaitez gure komunitatera gure abentura eta istorio gustiak jarraitzeko

logo bask

FAQ

+ 34 688 762 218

  • Blanco Icono de Spotify
  • Blanco Icono de Instagram
  • Blanco Icono de YouTube
  • Blanca Facebook Icono
  • Twitter Icono blanco
  • Blanco Icono LinkedIn
  • whatsapp-blanco