logo bask

Modan gizartea eraldatzeko tresna gisa ulertzen dugu, inspirazio eta sentsibilizazio herraminta modura, gizartearekin eta planetarekin errespetuan oinarritzen den bizimodua lortzeko.

 Izpiritu abenturazale eta bidaiatzaileak inspiratzen dituzten leku bakanetan,

naturarekin harremanetarako uneetan

BASK jaiotzen da.

ASIARA JOAN GINEN

Dhaka, Bangladesh, 24-04-2019 Rana Plazako hondamenditik 6 urtera...

Asiako leku urrutienetara bidaiatzeko aukera izan dugu, egun janzten dugunaren atzean dagoen ezkutuko errealitatea ezagutzera ematen duen dokumental bat grabatzeko, modaren industriak gehien kaltetutako lekuetara; Txina, India eta Bangladesh. 

 

Sistema honek pertsonengan eta planetarengan duen eragin negatiboa ikusi dugu,  gure balioekin bat ez datorren jantzi bat eramatearen benetako esanahia ulertu dugu eta alkandora sinple baten egiazko kostua.

 

Bidaia honetan ikusi duguna ezin dute hitzek azaldu. Lan baldintza kaxkarretan lan egiten zuen 16 urteko mutil bat, 8 ordu baino gehiagoko lanegunak egiten zituen eta egunean 2 euro baino gutxiago kobratzen zituen eszena baten konplize izan ginen. Orduan izan zen konturatu ginenean Bask-en ez ginela arazo honi irtenbidea edo soluzioa ematen. Mutilaren izena Jewel da eta 2 urte baino gehiago daramatza lanean

Tristura, haserrea eta babesgabetasunagatik negar malkoak atera zitzaizkigun, errealitate bat ikusteko eta ezer aldatzeko gai ez ginela sentitzean.  Emozio malkoak ere atera ziren gure begietatik, iluntasun horren guztiaren artean paradigma honen aurka borrokatzen duten mugimenduak eta ekimenak daudela ikusita. Industria aldatzeko grinez eta gogoaz bete ginen, gaur egun moda gisa ezagutzen duguna eraldatuko duten liderrak ezagutu baitgenituen. 

 

Bidaia honek gauza txikiak egiten dituzten jende askok mundua alda dezakeela ulertarazi gaitu, bidaia honek aldaketa horren parte izan nahi dugula ere ikusarazi digu eta Bask-ek inoiz baino zentzu handiagoa zuela errealitate honen eraldaketan, eta hementxe gaude, mundua aldatu nahian. 

.

logo bask

EL EQUIPO

Pertsonekin eta planetarekin dugun konpromisoa Bask-en egiten duen lanetik haratago doa, gu bizi garen egungo sistema inkoherentean ahalik eta koherenteago izaten saiatzen gara, kontsumo arduratsua eta aktibismoa sustatuz. 

​¿DÓNDE ESTAMOS?

Zumaia

Gehitu zaitez gure komunitatera gure abentura eta istorio gustiak jarraitzeko

logo bask

FAQ

+ 34 688 762 218

  • Blanco Icono de Spotify
  • Blanco Icono de Instagram
  • Blanco Icono de YouTube
  • Blanca Facebook Icono
  • Twitter Icono blanco
  • Blanco Icono LinkedIn
  • whatsapp-blanco